<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

latin

Italiar familiako hizkuntza indoeuroparra, latindar eta erromatarrek hitz egiten zutena eta hizkuntza erromanikoen iturburu dena. Euskal Herrian, lehenengo euskara-latinean eragin; eta gero, euskara-erromanikoaren sorburua izango zena.

Latin arrunta deitzen zaio hizketa-mailako latin herritarrari, arau klasiko eta literarioekin bat ez datozen hainbat hizkuntz fenomeno biltzen dituena. Bereziki, garai klasikoaren ondorengoari esaten zaio. Bertan, gero hizkuntza erromanikoen sorrera ekarriko zuen bilakaeraren lehen zantzuak nabari dira. Latin klasikoa, berriz, literatur mailako latinari esaten zaio, jasoena eta garbientzat jotzen dena, Zizeron eta Augustoren garaian erabilia. Azkenik, Latin modernoa esaten zaio errenazimentu eta ondorengo garaietako idazleek erabilitakoari, hau da, latinetiko hizkuntza. Latinetik sortutako hizkuntzetako bakoitza, hizkuntza erromanikoa.

Iturria: Harluxet