Schuchardt, Hugo
Hugo Schuchardt Gotha-n jaio zen 1842an eta Graz-en hil 1927an. Hizkuntzalari eta euskaltzale alemaniarra izan zen. Erromanista zen eta, hizkuntza erromanikoez gain, erromanikoak ez diren hizkuntzek dituzten latinaren hondarrak aztertu zituen (albaniera, hizkuntza zeltikoak, hungariera). Bide horretatik iritsi zen euskarara. 1887an Saran egon zen eta urtetan euskararen azterketan aritu zen. Agustin Etxeberri izan zuen euskara irakasle.1893an euskal aditzari buruzko lan bat argitaratu zuen, "Baskische Studien I.", ordu arteko euskal linguistikaren mugarria. Linschmann-ekin batera, Leizarragaren Itun Berria berrargitaratu zuen (1900) eta ondorengo urteetan euskarari buruzko beste lan asko argitaratu zituen alemanieraz. Euskararen jatorriaz arduraturik, Kaukasoko hizkuntzak, hizkuntza semitikoak eta berberea eta beste hainbat ikertu zituen. Euskaltzain ohorezkoa eta beste 25 akademiatako kidea, eta lau unibertsitatetako "honoris causa" doktorea izan zen.
Iturria: Harluxet