Etxeberri, Augustin
Agustin Etxeberri Saran jaio zen, ez dakigu noiz, eta 1890ean hil zen. Ogibidez zapataria zen. Saran antolatutako lehiaketetan parte hartu zuen "Hiltzera dohan haur baten auhenak" (1869) eta "Kattalin-Chume" olerkiekin (1874). 1880an Berako lehiaketan aurkeztutako "Deserturra" olerkia eta Donostiako lehiaketan ohorezko aipamena izan zuten "Maria alegiazkoa" (1886) eta "Chorien besta" (1888) olerkiak ere idatzi zituen. Euskal Herria aldizkarian "Haur humezurtza" argitaratu zuen (1887). Bestalde, Hugo Schuchardt hizkuntzalariaren euskarako irakasle izan zen.
Iturria: Harluxet