Labaien Toledo, Antonio Maria
Antonio Maria Labaien Tolosan jaio zen 1898an eta bertan hil 1994an. EAJko kide eta Tolosako zinegotzi eta alkatea izan zen (1933). "Antzerti" aldizkaria sortu eta zuzendu zuen (1932). Espainiako Gerra Zibila piztu eta Saran hartu zuen bizilekua (1936). Euskal antzerkiaren pizkundearen eragileetako bat izan zen eta antzerkiari bultzada handia eman zion, gure antzerki kultuaren historiaren ildo nagusiak aztertuz. Komediak zein dramak idatzi (Jokua ez da errenta; Malentxo alargun; Galtzaundi; Su ta gar) eta itzuli egin zituen; Durrenmatt-en Gizona ta kidea, 1963; Max Frisch-en Su emailleak, 1966; Ionesco-ren Neskatilla ezkongai. Biografia ere landu zuen (Elizanburu, 1955; Muñagorri eskribau, pakegille ta fuerozale, 1976).
Gaztelaniaz ere idatzi zuen (Compendio de Euskaldunak de Orixe, 1950; Teatro eúskaro, 1965-66; etab.). Euskal Letren sari berezia (1987) eta Sabino Arana fundazioarena (1994) jaso zituen. Euskaltzain osoa izan zen 1964az geroztik. Bere semea Ramon Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilaria izan zen (1980 - 1983)
Iturria: Harluxet