Labaien Ramon.
Ramon Labaien Tolosan jaio zen 1928an, Antonio Maria Labaien semea. Kimikan lizentziatu zen, baina Euskal Herriko historian espezializatu zen. EAJko kidea, Donostiako alkateordea (1978) eta Eusko Legebiltzarreko diputatua izan da (1980). Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilaria izan zen 1980 - 1983 bitartean; beraren ekimenez sortu ziren, besteak beste, ETB, Euskadi Irratia, HABE eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Donostiako alkatea izan zen (1983 - 1987) eta ondoren Eusko Legebiltzarreko diputatua (1986 - 1990).
Iturria: Harluxet