Gaskue, Frantzisko

Franyzisko Gaskue Donostian jaio zen 1848an eta bertan hil 1920. Injineru, politikari eta musikaria izan zen. Meatze-injinerutzan aritu zen urtetan, irakasle zein asmatzaile gisa eta lan teknikoak argitaratu zituen (La industria del acero en el Norte de España, 1890). Gipuzkoako diputatu errepublikarra izan zen; kontzertu ekonomikoetarako berrikuntzak proposatu zituen (El concierto económico y las Haciendas municipales vascas, 1906).

Autonomia Foru historikoen arabera antolatzearen aldekoa zen, baina ez zuen erabat bat egin garaiko euskal nazionalismoarekin. Musikazalea ere bazen (La ópera vascongada, 1906). Eusko Ikaskuntzako kidea izan zen.

Iturria: Harluxet