Garibai Zamalloa, Esteban
Esteban Garibai Arrasaten jaio zen 1533an eta Madrilen hil 1599an. Ikasketak Gasteiz, Errioxa eta Oņatiko Unibertsitatean egin zituen. Gazterik hasi zen historia aztertzen eta Anberesera jo zuen gero hiru liburuki marduletan argitaratuko zuen "Compendio historial" (1571) balio handiko lan historikoa prestatzeko material bila. Halaber, Nafarroako erresumaren desagertzearen arrazoiak sakonki aztertu zituen.
Arrasateko alkatea izan zen eta euskarazko herri-kanta zaharrak jaso eta bi errefrau-bilduma egin zituen. Euskarari dagokionez Tubal-en mitoan sinesten zuen; euskara Babelgo hizkuntzen nahasketatik ihesi, Tubalek ekarri zuela Euskal Herrira eta erromatarrak etorri aurretik Iberiar penintsulan hitz egiten zen hizkuntza bakarra zela, alegia. 1592.az geroztik Felipe II.aren kronikari izan zen eta ikerketa genealogikoak egin zituen.
Loturak: >Klaberiaren koplak;
Iturria: Harluxet