Klaberiaren koplak
"Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden, bana haien lengoajiaz berze oro burlatzen..."
1636ko Klaberiaren bertso horiek eta urte berean Etxeberri Ziburoakoaren "Elizara erabiltzeko liburuan" agertu ziren ondokoak, hizkuntzaren ohoretan, baina probetxu eta logika herren batekin euskaldunek erdaraz egindako apologiak salatzen zituen.
"Burlatzen naiz Garibaiez,
Bai halaber Etxabez,
Zenak mintzatu baitire
Erdaraz Euskaldunez.
Ezen zirenaz geroztik,
Euskaldunak hek biak,
Euskaraz behar zituzten
Egin bere historiak.
Euskaraz egin dituzu,
Etxeberri, zeure obrak,
Ohoratu nahiz zeure
Ahalaz herritarrak.
Zer errefrau eder baita
Hizkuntza arrotzetan,
Hura aditzera ematen
Daroezuberetan.
Esker bada eta aithor
Duzula berezia
Zeren ohoratu duzun
Herritarren mihia."
Olerki hau kritika sozio-kulturala da. Hori, eta Donibane-Sarako Eskolakoen buruzagi zenaren obran emanda, zinez esanahitsua da. Eskola hartakoen liburu. hitzaurre eta idazlanetatik, dakigunaren arabera, jite berri bateko mugimendu kultural baten pentsamoldea ispilatzen duela esan dezakegu. Ordurarteko Euskal Herriko idazleen erdal arrakasta eta fama ez ziren aski euskarari bide bide zabal salbagarri bat urratzeko. Eta olerkiak izen eta guzti dakartza bere kritikan "al- ferrikako" lan haien autoreak.
Iturria: Joseba Intxausti/