Antxieta, Joanes
Joanes Antxieta Azpeitian jaio zen, 1450-1462 artean eta bertan hil zen 1523ko uztailaren 30ean. Musikari eta konpositore izan zen. Fernado II.a eta Isabel I.a errege-erreginen eta Karlos I.aren erret kaperau, Joan printzearen eta Joana Eroaren musika-irakasle eta kantore izan zen. Flandesko eskolarekin harremanak izan ondoren, Azpeitiko elizan musika herritarra eta gabon-kantak erabili zituen bere lanetan. Musika polifonikoaren eskolaren sortzaileetako bat izan zen eta hainbat lan erlijioso idatzi zuen: bi meza, bederatzi testu latinez eta gaztelaniaz idatzitako beste lau. Loiolako Inazio Deunaren osaba zen.
Iturria: Harluxet/ Auņamendi