Allières, Jacques

Okzitaniako Tolosan jaio zen 1929an. Tolosako Unibertsitateko Letretako Fakultatean ikasi eta bertako irakaslea izan da. Frantziako ekialdeko hizkuntzak eta euskara aztertu ondoren, euskaldunen hizkuntza, literatura eta historiari buruzko "Les Basques" lana argitaratu zuen. Halaber, "Petit atlas linguistique basque français" atlasa burutu zuen (1960). Euskaltzain ohorezkoa eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kidea.

Iturria: Harluxet