Rastatt-eko ituna
Espainiako Ondorengotza-gerrari amaia eman zion itunetako bat (Rastatt Rastadt, Alemaniako hiria, Baden-Württemberg, 1714ko martxoaren 6a). Urtebete lehenago sinatutako Utrecheko Itunaren ondoren, Katalunia eta Mallorcako erresistentziak batetik eta Austriak bestetik gerran jarraitu zuten, baina, Borboiekin sinatu behar izan zuten bakea Rastatten. Kataluniak bere konstituzioa galdu zuen.
Iturria: Harluxet