<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Utrecht-eko itunak
Utrechteko bakea 1712an hasi zen prestatzen Fontainebleau-n eta Utrechten hasi ziren sinatzen 1713ko apirilaren 11n. Espainia, Frantzia, Bretainia Handia eta Herbehereek sinatutako itun sorta baten hasiera zen (Rastatteko Ituna, 1714), Espainiako edo lehenengo Ondorengotza-gerrari amaiera eman zioten. Borbon etxearen bi adarrei zera eskatu zitzaien: Frantzia eta Espainiako koroak ez batzea. Nafarroako Luis III.ak (Frantziako XIV.) bere iloba Felipe V.a Espainiako errege aitortu zuen, baina horrek trukean, Frantziako koroari uko egin eta lurralde ugari eman behar izan zituen. Frantziak Ternuako bakailaoaren arrantza-tokiak Ingalaterrari eman zizkion, euskal arrantzaleen kaltetan.
Ingalaterra izan zen gehien irabazi zuena: itsasoz haratago inperioa zabaltzeko, itsas-ontziria indartzeko, gatibu beltzak inportatzeko (beltzen aulkia) eta merkataritza harremanak mundu osora hedatzeko baimena; gainera, itsas gune estrategiko ugari jaso zituen (Gibraltar, Menorca, Ternua eta Hudson, besteak beste). Ondorioz, Inperio Espainola gainbehera hasi eta Europan, Britainia Handia eta Frantzia nagusitu ziren. Felipe V.ak Hego Euskal Herriko mugak aldatzea agindu zuen 1717ko abuztuaren 21n, eta horrek 1718ko matxinada piztu zuen.
Loturak:
Iturria: Elhuyar/ Lur