Fontainebleau

Frantziako herria (Seine-et-Marne); 18.000 biztanle Erdi Aroko errege-gaztelua, 1527an Frantzisko I.aren aginduz eraikitzen hasia. Jauregiaren parterik aipagarriena barnealdeko dekorazioa da, bertatik sortu zen geroago Fontainebleauko eskola deitutako arte-joera. Gertaera historiko garrantzitsu askoren lekuko ere izan zen (besteak beste, Napoleon I.aren lehen abdikazioa sinatu zen 1814an). Fontainebleauko oihanak 17.000 ha. inguru ditu.

Loturak: >Felipe I.a Ederra Nafarroakoa;

Iturria: Harluxet