<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Fontainebleauko eskola
Frantziako erregeek Fontainebleauko gaztelua dekoratzeko elkartutako artistek XVI. mendean sortutako arte-eskoletako bakoitza; lehenengoa Frantzisko I.ak elkarturiko artista italiarrek eratu zuten (Rosso, Primaticcio, Pellegrini, Majorici eta dell'Abate). Eskolako artista frantses aipagarriak J. Goujon, Jean Cousin (biak) eta A. Caron izan ziren. Bigarren eskola Enrike IV.ak elkarturiko artisten inguruan sortu zen (J. Dhoey, A. Dubois, Toussaint-Dubreuil, M. Fréminet eta L. Thiry).
Iturria: Harluxet