<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Euskal tribuen eta baskoien hedapena
Erromatarrak Euskal Herrira etorri zirenean “baskoiak” deitutako jendea aurkitu zuten euskararen lurraldean: Garonatik hegoaldera Novenpopulanian; Atturri eta Oria ibaien artean eta; Ebro ibaiaren bi aldeetara "Peña" edo Haitzarteraino. Arkeologi azterketek ez dute bereizketa handirik erakutsi tribuen artean; hortaz, euskara (protoeuskara) eta euskaldunen lurraldea bat zen: akitaniar, gipuzkoar, arabar, bizkaitar eta errioxar jendea barduliar, karistiar, autrigoiar eta beroiarren tribuen barne sailkatzen dituzte; nafar lurretan baskoiak eta susetaniar eta iazetaniarrak eki-mendebaldean zabaldu ziren. Hortaz, euskal tribuen hedapena oparoa da garai horretan. Salustio Cayo Crispo (K.a. 86-35) historialari eta politikari izan zen “baskoi” hitza idatzi zuen lehena. Handik aurrera zabaldu zen “baskoi” hitza euskal eremu zabalena izendatzeko. Iturria: Historia de Iparralde/ La Navarra Maritima |