<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Enbata
Enbata mugimendu politiko abertzalea eta izen bereko Enbata aldizkaria. Itsasun 1963an sortua. Hastapenetan europar zaletasuna zuen ezaugarri nagusia. Bi helburu nagusi zituen; Frantziako Konstituzioaren eta legediaren barruan, Iparraldeak euskal departamentua osatzea eta, epe luzeagoan, Euskal Herriko zazpi probintziak batuko lituzkeen lurralde politiko, administratibo eta kultural autonomoa osatzea. Sortzaileen artean X. Haran, J.Abeberri, J.L. Davant, M. Labegeri eta P. Lartzabal zeuden. Euskal kulturaren eta langileen aldeko jarrera nagusitzearekin batera, ETAko errefuxiatuek babesa aurkitu zuten Enbatan; horrek mugimenduaren erradikalizazioa ekarri zuen. 1967tik taldea banatzen hasi zen pixkanaka. Carrero Blanco hil zutenean, Frantziako gobernuak "Enbata" aldizkaria eta mugimendua legez kanpo utzi zituen (1974). Enbatako kide asko EHASera iragan ziren eta kostaldeko beste batzuk, politikari dagokienez bederen, erretiratu egin ziren.
Iturria: Elhuyar