<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

EHAS - Euskal Herriko Alderdi Sozialista

Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiar abertzalea; Hegoaldeko EAS (Euskal Alderdi Sozialista) eta Iparraldeko HAS (Herriko Alderdi Sozialista) bat egitetik sortua (1975). Euskal Herri osoan finkatu zen; Iparraldekoek Hegoaldekoekin zituzten loturak Buru Bateragilearen bitartez gordetzen zituzten. Euskal Herri askatu, batu, euskaldun eta sozialista zuen helburu. Hegoaldeko EHASek eta Eusko Sozialistek (ES), HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) sortu zuten (1977); Iparraldeko EHAS 1979an desegin zen.

Loturak: Manex GoinetxeKlaudio Harluxet

Iturria: Harluxet