Goihenetxe, Manex

Manex Goinetxe Ezterenzubin jaio zen 1942an. Historialari eta kultur eragile baxenabartarra. Okzitaniako Tolosa eta Paueko unibertsitateetan historia ikasi zuen. Historiako irakasle da egun. Ipar Euskal Herriko historia eta historiografiako lanak argitaratu ditu frantsesez eta euskaraz "Lapurdi Historian" 1987). Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren eragilea da; Seaska, UEU, eta beste zenbait kultur talderen bultzatzailea, eta euskaltzain urgazlea. EHAS alderdi abertzalearen sortzaileetakoa izan zen.

Iturria: Harluxet