Harluxet, Klaudio
Klaudio Harluxet Duzunaritzen jaio zen 1939an eta Baionan hil 1994an. Euskaltzale eta politikaria izan zen. Parisen injinerutza-ikasketak egin zituen. Bordeleko Unibertsitatean Informatikako irakaslea izan zen; aldi berean informatika-zerbitzuetarako hainbat enpresaren sorrera bultzatu zuen. Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoaren, batez ere kooperatibismoaren, alde eta euskal hizkuntza eta kulturaren alde lan egin zuen, Ipar Euskal Herriko zenbait erakunde eta elkartetan parte hartuz (Seaska, Hemen, Herrikoia). EHAS alderdi politikoan zegoen sartua eta, hau desegin eta Euskal Batasuna (EB) alderdia sortu zenean, bertako kidea izan zen (1981); Baionako zinegotzi hautatu zuten (1989).
Iturria: Harluxet