<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
HASI
Euskaraz, Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea. Hego Euskal Herriko ezkerreko alderdi abertzalea; Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS), Eusko Sozialistak (ES) eta zenbait independenteren batze-prozesu baten ondoren sortua (1977). Marxista eta sozialista zen eta Euskal Herri batu eta independentea lortzea zuen helburu. Santi Brouard izan zen alderdiaren fundatzaileetako bat eta lehendakaria. HASI-KAS erakundean sartu zen eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen (1978). Lehen Biltzarrean (1978) zatiketa gertatu zen: EKIA taldea alderditik irten eta Euskadiko Ezkerran sartu zen. Hirugarren Batzarra egin zenean (1987), ordura arte idazkari nagusi zen Txomin Ziluagak zuzendutako militante-talde bat alderditik bereizi zen. Bosgarren Biltzarrean (1992) alderdia desegitea eta militanteak KASen lanean segitzea erabaki zen.
Iturria: Harluxet