Alexandro Farnesio, Parmako Dukea
Alexandro Farnese Erroman jaio zen 1545an eta Arras-en hil 1592an. Militarra izan zen. Espainiako Koroaren zerbitzuan aritu zen. Lepanton gudatu ondoren Herbehereetako Gemblouxko gudua irabazi (1578) eta gobernadore nagusi izendatu zuten (1578). Arras eta Anberes hartu zituen (1583-1585). Bere aita hildakoan (1586) Parma eta Piacenzako dukerriak jarauntsi zituen. Frantzian Liga Sainduari lagundu zion (1590etik aurrera) Enrike III.aren kontra.
Iturria: Lur/ Harluxet