<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Thermidor, II. urtea

Thermidor frantsesezko hitza, esateko garaiko euskaraz "berolis" esaten zitzaion. Egutegi errepublikarreko hamaikagarren hilabetea, uztailaren 19 edo 20an hasi eta abuztuaren 17 edo 18an amaitzen zena. Robespierreren agintaldiaren amaiera, Konbentzioaren bukaera eta Iraultza Frantsesaren aurkako indarren garaipena ekarri zituzten ekintzen izen orokorra (1794 - VII - 27/28). Mugimendua Konbentzioan hasi, herriaren matxinadaz segi eta Robespierre, Courthon, Saint-Just eta beste hemeretzi lagun gillotinan hil zituztenean amaitu zen.

Loturak: Antoine  Fouquier; Iraultza-auzitegia; Jakobinoen Kluba;

Iturria: Harluxet