Robespierre, Maximilien
Maximilien de Robespierre Arras-en jaio zen 1758an eta Parisen hil zen 1794an. Politikari eta abokatu frantsesa Iraultza frantsesaren garaian.
1789an Hirugarren Estaturako hautetsia izan zen. Asanblea konstituziogilean demokrata bakarrenetakoa zen eta Ilustrazio garaiko Rousseauren teoria politikoak izan zituen oinarri. Konbentzioan, Parisko diputatu eta jakobinoen buru zelarik, salbuespen-erregimena ezarri zuen. Zerikusi handia izan zuen jakobino, menditar (montagnard) eta sans-culottes-en arteko borroketan. 1793 - 94ko Izualdian agintea zentralizatu egin zuen eta errepresioa areagotu. Horrela, aldi labur batez bederen, girondinoak deuseztatu zituen: Hébert, Danton eta berauen jarraitzaileak.
Girondinoak desagertu ondoren, gobernu iraultzailearen bultzatzaile nagusia izan zen, baina, Robespierren aurka emandako estatu kolpean (Thermidor) agintetik kendu eta gillotinatu egin zuten.
Loturak: Joseph Fouché; Iraultza-auzitegia; Jakobinoen Kluba;
Iturria: Elhuyar