<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Jakobinoen kluba

Iraultza Frantsesean sortutako elkarte politikoa (1789-99). Bretainiako diputatuek Versaillesen sortu zuten, eta hauei beste probintzietako ordezkariak bildu zitzaizkien. Asanblearen garaian Parisko jakobotarren (domingotarren) komentu zaharrean kokatu ziren eta hortik hartu zuen klubak izena. Hasieran moderatuak ziren, baina Pétion-ekin, eta batez ere, Robespierrerekin ezkerrera egin zuten, eta klubeko partaide egin ziren legebiltzarreko ezkertiar gehienak. Orduan girondinoak atera egin ziren elkartetik. Thermidorraren ondoren debekatua izan zen (1794), eta Direktorioaren garaian berriro antolatzeko saioek ez zuten helburua lortu. Erabat desegin zen 1799an.

Loturak: Luis Felipe I.a;

Iturria: Harluxet