<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
San Martzialgo bataila 1522
Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren (1512), Enrike II.a Albret erregearen nafarrek erresuma berreskuratzeko armada bat antolatu zuten frantsesen eta germaniarren laguntzaz. 1522ko ekainean Bidasoa zeharkatu eta San Martzial gaina hartu zuten. Milizia gipuzkoarrek eraso egin zieten ekainaren 29an, eta gaina hartu egin zuten. Hurrengo egunean, San Martzial eguna (ekainaren 30a) Behobiako gazteluan zegoen armada inbaditzailearen beste partea San Martzial mendira abiatu zen, ordurako gailurra gipuzkoarrek hartua zutela jakin gabe. Ohartu zirenean ihesari eman zioten baina galera handiak izan zituzten. Guda haren oroigarri egiten da urtero Irunen alardea.
Loturak: >Noaingo gudua; >Amaiurko setioa;
I: Lur/ Harluxet