<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Amaiurko setioa

Nafarroako erresuma berreskuratze saioan agramondarrek porrot egin zutenean (1521eko iraila), Frantziako Gillermo Gouttier almiranteak muga pasa eta Noaingo batailatik zetozen berrehunen bat zaldun nafarren laguntzaz Amaiurko gazteluaren jabe egin zen, Jaime Belaz de Medranoren gidaritzapean. Orduan, Espainiako erregeordea eta beaumondarrak batu eta Amaiurko gaztelua setiatu zuten. Gaztelua defendatzeko borroka heroikoa burutu arren, azkenean gazteluaren kontrola galdu egin zuten (1522 - VII - 19). Gaztelua erre eta bertakoak Iruņera preso eraman zituzten. Geroztik Amaiur, Nafarroako erregeen alde eta Gaztelako koroaren aurka eginiko ekintzaren sinboloa bilakatu zen, monolito bat eraiki eta bertan honako testua idatzi zen: "Napar askatasunaren alde Amaiurko echarrian borroka egin zuten gizonai betiko argia, 1522".

Loturak: Xabierko Mikel

Iturria: Elhuyar