<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Saint-Germaingo Ituna

Lehen Mundu-Gerraren amaieran, aliatuen eta Austriaren artean sinatu zen ituna (Saint-Germain-en-Laye, 1919-IX-10), monarkia austrohungariarraren amaiera ekarri zuena. Itunak Austriako errepublika berria ezarri zuen, Hungriako subiranotasuna onartu, Serbia, Kroazia, Eslobeniako erresuma (geroago Jugoslabia izena hartuko zuena) Txekoslobakia, Polonia, Rumania eta Italiari lurrak emateaz gain Austriako mugen barruan gutxiengo etnien eskubideak babesa onartzea behartzen zuen.

Militar aldeko klausulek austriarren osteen indarra 30.000 gudarien muga ezarri eta hegazkin eta itsasoko armada galarazi zituzten. Diru-sariaren isuna ez zen inoiz ordaindu eta 88. artikuluak Alemaniarekin lotzea galarazten zuen. Azken atal hori zela-eta austriar-germaniar gatazkak areagotu zituen, 1938an Adolf  Hitlerrek Ituna hautsi eta Austria Alemaniari lotu zion. Horrela, Bigarren Mundu Gerra piztu zen.

I: Harluxet; >PB;