<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Nuremberg
Alemaniako hiria (Bavaria), Pegnitz ibaiaren ertzean; 500.000 bizt. Kultur eta industrigunea. Erdi Aroko auzoa. Museo nazional germaniarra. Bigarren Mundu-Gerran aliatuek bonbardatu eta monumentu gehienak suntsitu egin zituzten, baina berreraiki egin dira. 1219az geroztik Nuremberg hiri libre inperiala izan zen. XV-XVI. mendeetan goren mailara iritsi zen. Hogeita Hamar Urteko gerran hiria gainbehera hasi zen. 1806an Bavariako erresumaren menpera pasatu zen. 1927tik aurrera alderdi nazionalsozialistaren gune izan zen.
1945-46 bitartean nazien aurkako Nurembergeko prozesua egin zen bertan. Nazioarteko auzitegi militar batek gerra-krimenak egin izanaz akusatutako alderdi naziko 24 kide eta 8 erakunde epaitu zituzten.
I: Harluxet