nazionalsozialismo

Nazionalsozialismoaren ideologiaren oinarriak zerak dira: nazionalismo etnizista, inperialismoa eta arrazakeria (antisemitismoa, batez ere), horren ondorioa faxismoa da. Nazionalsozialismoaren arabera, munduko arrazak hierarkizatuak daude eta guztien gainean arioak daude, eta arioen artean peto-petoenak alemaniarrak. Ideia horiek guztiak Hitlerren Mein Kampf (Nire borroka) liburuan jasota daude eta Alderdi Nazionalsozialistaren (Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei) bidez zabaldu ziren Alemanian Bigarren Mundu-Gerra (1939 - 1945) piztu aurretik.

Iturria: Harluxet