Hitler, Adolf
Adolf Hitler Braunau-n, Austria Garaia, jaio zen 1889an eta Berlinen hil 1945an. Nazismoaren sortzailetzat hartzen da.
Lehen Mundu-Gerran armada Bavariarrean aritu eta 1921ean Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialistako buru izendatu zuten. Asalto-taldeak antolatu (1921) eta bertan behera geratu zen estatu-kolpe bat jo zuen Munich-en, 1923an. Espetxean zegoela, "Mein Kampf" (Nire borroka) idatzi zuen nazismoaren ardatzak azalduz. Versailesko Ituna eta 1929ko krisia medio, etsita zegoen Alemania hartan, alderdia berrindartzeko SS-ak zein bestelako taldeak sortu zituen eta propaganda eraginkor baten bitartez, kantzelari izendatzea (1933) lortu zuen. Botere guztiak bereganatu (Reichsführer) eta estatu-polizia beldurgarria (Gestapo) eratu zuen. Renania (1936), Austria (1938), Txekoslovakia (1938) eta Polonia (1939) inbaditzeak Bigarren Mundu-Gerra ekarri zuen (1939). Stalin-ekin ez-erasotzeko ituna sinatu zuen. Gerra galduta ikusi zuenean, bere buruaz beste egin zuen Berlinen.
Loturak: Stauffenberg, von;
Iturria: Elhuyar