<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Maltako Ordena
Bere izen osoa honako hau da: Jerusalemgo San Joan, Rodas eta Maltako Ordena Subirano Militar eta Ostalaria. Jerusalemen sortu zen 1099an, erromesei babesa emateko. 1113tik aurrera musulmanen aurka borrokatu zen. Saladinok Jerusalem hartu zuenean (1187), San Joan Akrekora aldatu ziren, gero Ziprera (1291) eta Rodasera (1308). Turkiarren erasoak zirela eta, Maltara aldatu ziren (1530). Orduan Maltako zaldunak izena hartu zuten. Napoleonek Malta hartu zuenean (1798), Italiara alde egin zuten eta Erroman dute egoitza.
Loturak: Alfontso I.aren testamentua;
Iturria: Harluxet