<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Latrango kontzilioak
Latrango jauregian egindako bost kontzilio ekumenikoak (IX, X, XI, XII eta XVIII.a).
Lehenengoa Kalixto II.a aita santuak deitu zuen (1123); bera buru zela, aurreko kontzilioetan hartutako erabaki zenbait eta Worms-eko konkordatua berretsi zituen.
Bigarrenak, Inozentzio II.ak deituak, Anakletok eragindako zisma konpontzea izan zuen gai nagusia (1139); gregoriar erreforma berretsi zuen gainera.
Hirugarrena Alexandro III.ak deitu zuen (1179); Kalixto III.aren zismak bultzatuta, Aita santua hautatzeko irizpideak finkatu eta kataroak kondenatu zituen.
Laugarrena Inozentzio III.ak deitu zuen (1215): kataroen kontrako fede-aitormena sinarazteaz gain, Eukaristiari buruzko irakatsia zehaztu zuen; herejeen eta musulmanen kontrako gurutzadak antolatu eta Elizaren erreforma bultzatu zuen; aita santuaren botere politiko eta erlijiozkoa indartzeko balio izan zuen.
Loturak: Montforteko zalduna;
Bosgarrena Julio II.a eta Leon X.a buru zirela egin zen (1512-17): kontziliarismoa gaitzetsi zuen.
Iturria: Harluxet