<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Kortesko kapitulazioak
Nafarroako errege Felipe III.aren eta Aragoiko errege Alfontso IV.aren ordezkariek sinatutako ezkontza-kapitulazioak (Kortes, 1333-IV-29). Felipe III.aren alaba Joana Aragoiko erregegai Pedro IV.arekin ezkon zedin sinatu ziren. Nafarroako errege-erreginek, (Felipe III.a eta Joana II.ak) semerik izaten ez bazuten, tronurako ondorengotza beren alaba Joanak izango zuela erabaki zuten. Aragoiko eta Nafarroako erregeek zenbait gaztelu utzi zituzten bermetzat. Baina Joana, tronurako eskubideei uko eginda, komentuan sartu zen eta kapitulazioak ez ziren gauzatu. Ondorioz, Felipe eta Joana errege-erreginak beren alaba Maria eskaini zuten zuten Aneteko kapitulazioetan.
Iturria: Harluxet