Kanblong, Ramuntxo

Ramuntxo Kanblong Makean jaio zen 1939an. Ikasketaz elektronika-injinerua. Ipar Euskal Herria antologiako "Gure ekonomiaren hiru pundu" saiakera idatzi zuen (1969). Ipar Euskal Herriko kooperatiba-mugimenduaren bultzatzailea izana, Akitaniako Kooperatiben Elkarteko lehendakaria eta Copelec kooperatibako buru da. Ipar Euskal Herriko kultur erakunde eta taldeak biltzen dituen Euskal Kultur Erakundearen (EKEren) lehendakaria izan zen (1990 - 1994). Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria izan zen (1994-97). Euskaltzain urgazlea da.

Iturria: Harluxet