<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Kontsulatuak Euskal Herrian
Euskal Herrian kontsulatuak Bilbon (1511) eta Donostian (1682) sortu ziren. Euskal Herriak Berant Erdi Aroan Atlantiko kostaldeko itsaso-portu harremanak izan zituen: Brujas, Anberes, Nantes, Larroxela, eta beste zenbaitekin ere. Merkatal harreman hauetatik sortu zen kontsulatuak eraikitzeko ideia.
Kontsulatuak merkatal erakunde pribatuak ziren, merkatari eta merkataritzaren babeserako (XV. - XVI. mendeak). Autorregulaziorako eskubidea zuten; erakunde hauen funtzionamendua ordenantza bidez erregulatu zen eta Ordenantza horiek izan dira egungo merkatal zuzenbideko aitzindari.
Loturak: Gardoki Arrikibar, Diego Maria;
Iturria: Elhuyar