<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Kalapiten tribunala (Odolaren tribunala)
Herbehereetako erakunde judiziala 1567an Albako dukeak sortua, espainolen okupazioaren aurkako matxinadei aurre egiteko. Matxinatuak epaitu, kondenatu eta ondasunez hustu egiten zuen; horrez gain, herejeen kontra Inkisizioa ezarri, lege gaztelarrak inposatu eta zergak gehitu gaztelar osteak ordaintzeko. Felipe II.ak 1573an kargutik kendu bazuen ere, tribunala 1576ra arte iraun zuen.
Iturria: Harluxet/ Enkarta