<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Itzulketa-gerra

Espainia eta Frantziaren arteko gerra (1667-68). Nafarroako Luis III.a (Frantziako XIV.a) Espainiako Felipe IV.aren alaba Maria Teresarekin zegoen ezkonduta. Espainiako erregea hil zenean, Frantziakoak bere emaztearen izenean Herbehereak eskatu zituen. Flandesen (1667) eta Franche-Comté-n (1668) borrokatu ondoren, Akisgrango ituna sinatu zuten (1668). Frantziak hamabi hiri flandestar eskuratu zituen.

Iturria: Harluxet