<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ingalaterrako iraultzak
Ingalaterrako erregimen monarkiko absolutista aldatzeko borroka politiko-militarrak (XVII. m.).
Ingalaterrako Lehen Iraultza edo Errebolta Handia (1642 - 1649). Karlos I.a erregeak, Eskozia garaitzeko dirua behar eta, Parlamentua deitu zuen (1641). Horrek dirua ukatu eta erregearen agintea mugatu zuen. Erregeak ihes egin eta bere armada antolatu zuen. Parlamentarioen armadak erregezaleena zapaltzea lortu zuen (1644-45). Eskoziar presbiterianoen eskuetan erorita erregea, Parlamentuari entregatu zioten, baina ihes egin zuen (1647). Berriro piztu zen gerra zibila (1648). O. Cromwell-ek, gerrako garaileak, Parlamentuaren aginduz erregea hil eta aginte osoa eskuratu zuen (1649), erregimena aldatuz (Commonwealth).
Ingalaterrako Bigarren Iraultza (1688-89). Jakobo II.a katolikoa zen, herriaren gehiengoa protestante zen bitartean. Haren seme Jakobo Estuardo jaio zenean (1668), Ingalaterran dinastia katolikoa finkatuko zela ikusirik, zenbait whig eta toryk Probintzia Batuetako Gilermo Orangekoari, deitu zioten. Hau Ingalaterrara joan zen bere armadarekin eta Jakobo II.ak Frantziara alde egin behar izan zuen. Parlamentuak Jakobo II.aren alaba Maria II.a eta Gilermo III.a, errege eta erregina izendatu zituen (1689), biei Eskubideen Deklarazioa sinarazi ondoren. Ingalaterrako monarkia absolutista konstituzional bilakatu zen.
Iturria: Harluxet