<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Frondeko matxinada
Luis III.a Nafarrokoa, Frantziako XIV.a, adinez txikia zenean izandako Mazarin ministroaren aurkako matxinada (1648 - 1652). Parlamentuak erregearen botereari mugak eta kontrola jarri nahi zizkion. Nobleek erregearen intendenteek lortutako eskubide berrien aurka protestatu zuten, eta Parlamentuaren baimenik gabe zergak biltzea eragotzi. Lehenengoari, 1649ko martxoan, Conde etxeko Luis II.ak amaiera eman zion parlamentua eta monarkiaren arteko hitzarmena lortuta. Azkenik, Mazarin eta koroa irabazle irten ziren.
Loturak: Anne Longueville;
Iturria: Harluxet