<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Europako Moneta-Sistema (EMS)

Europako moneta desberdinen trukerako harmonizazio-sistema. Erromako Itunak (1957) Europako Ekonomi Elkartea sortzean, estatu kideek moneta-gaietarako harremanak definitu zituzten. Harremanak Moneta-Kooperaziorako Europako Fondoan gauzatu ziren (1973). Kanbio flotatzaileak ezarri eta apurka EEEko monetek beren artean ahalik eta oszilazio-alde txikienak izatea zuen helburu. Gerora, EMS eratu zen (1979). Moneta bakoitzak besteekiko zuen parekotasuna zehaztu eta % 2,25eko gehieneko oszilazio-marjina definitu zen. EMSren helburuak bete ahal izateko, Europako moneta-unitatea (ECU) sortu zuten. Horrez gain, dibisen merkatuan esku sartu behar denerako fondo komuna dago.

Iturria: Harluxet