<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Europako Batasuna sortzeko Itunak

Europako Ekonomi Elkartea sortzearen xede izan duten Itunak: Erromako Ituna, 1957; Europako Akta Bakarra, 1986 eta Maastricht-eko ituna. 

Erromako Ituna: EEE sortzea helburua zuen lehen ituna. Berau sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federala, Belgika, Frantzia, Italia, Luxemburg eta Herbereek, Erroman 1957ko martxoaren 25ean. Aldi berean Euratom sortu zuten.

Europako Akta Bakarra: Europako Elkarteko estatu-kideek 1986an Luxemburg-en sinaturiko ituna, 1957ko Erromako ituna eguneratzen zuena. 1987an sartu zen indarrean. Horren helburua Europako mendebaldeko estatuen arteko merkatu bakarra 1993an eratzea zen.

Maastricht-eko ituna: Europako Batasuna sortu zuen ituna, 1991n burutua eta 1992an Europako Elkarteetako hamabi estatuek sinatua Maastricht-en. 1993an jarri zen indarrean. Erromako ituna (1957) eta Europako Akta Bakarra (1986) itunak aldatu eta osatu, Ekonomi eta Moneta-batasuna lortzeko epeak finkatu, kideen kanpo-politika eta segurtasun-politikarako oinarriak ezarri eta "europar hiritartasuna" sortu zuen itunak.

Iturria: Elhuyar