<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ekialdeko Zisma

Kristau-Eliza bitan banatu zuen zatiketa: Ortodoxoa eta Katolikoa. Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko gatazka erabat 1054an eten zen, Migel Zerulario Konstantinoplako patriarkak eta Leon IX.a Erromako aita santuak elkar eskumikatu zutenean. Bi Elizek bakoitzak bere izaerari eta erakundeari eutsi diote. Baina, Joan XXIII.a aita santuak eta Atenagoras patriarkak eskumikua altxatu zioten elkarri (1965).

Iturria: Harluxet