<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Dulantziko gudua

Lehen Gerra Karlistan, oste karlistek kristinatarrak garaitu zituzten gudua (1834 - X - 27/28). Kristinatarren O'Doyle buruzagia Arabako Lautadan zegoen, Dulantzin. Zumalakarregik tropa bi zatitan banatu eta O'Doylen bila abiatu zen; bera jarri zen talde baten buru eta bestea Iturralderen agindutara jarri zuen. Zumalakarregik bailara osoa menpean hartu zuen. Soldadu destakamentu bati eraso egin eta O'Doyle herritik aterarazi zuen. Aurrez aurreko borrokan karlistek irabazi zuten. Kristinatarrek atzera egin zuen eta Dulantzi uzten saiatu zen, baina Iturralderen soldaduekin topo egin zuten; erretiratzea agindu zuen eta soldaduak itsumustuan joan ziren ihesi. O'Doyle fusilatua galera latza izan zen kristinatarrentzat. Guztira 1.300 lagunetik gora hil ziren bi egunetan eta gerraren krudeltasuna gogortu egin zen. Gasteiz inguruan ihesean zihoazen ehun soldadu preso hartu eta bertan hil zituzten, guztiak lotzeko nahiko sokarik ez zegoelakoan. Zumalakarregi, kondekoratu egin zuten.

Iturria: Harluxet/ Berria.