Desmoulins, Camille

Camille Desmoulins Guise-n jaio zen 1760ean eta Parisen hil zuten 1794an. Danton ezagutu eta, Cordelierren klubetik egin zuen Iraultza Frantsesaren aldeko lana. Girondinoen eta gero hebertisten aurkako kanpainak egin zituen eta Dantonekin batera Izualdiaren aurkako iritzia azaldu zuenean, gillotinan hil zuten.

Iturria: Harluxet