Danton, Georges
Georges Danton Arcis-sur-Aube-n jaio zen 1759an eta Parisen hil zuten 1794an. Abokatu eta politikari frantsesa izan zen. Cordeliers-en kluba fundatu zuen (1790).
Iraultza frantsesan Parisko komuna eta Direktorioko kide izan zen (1791). Justizi ministro eta behin behineko kontseilu betearazleko kide izendatu zuten (1792), baina, Luis XVI.a hiltzera kondenatu zutenean, Joseph Dominique Garat-ek aurka azaldu eta bere lekua hartu zuen justizi ministerioan. Parisko Konbentzioko diputatu izan aurretik, asaldatutako gobernuko buru bilakatu zen eta defentsa nazionala antolatu. Salbazio publikorako batzordeko kide izan zen, baina girondinoek baztertu egin zuten (1793).
Izualdiaren amaiera eskatu zuen eta etsaiekin ezkutuko negoziazioak burutzen hasi zen. Robespierren aginduz gillotinan lepoa moztu zioten (1794).
Iturria: Elhuyar