<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Bastilla hartzea
Parisen eraikitako gotorlekua, Saint-Antoine atearen ondoan (1370 - 1382). Hasieran gotorleku militarra bazen ere, Nafarroako Luis II.aren garaian estatuko espetxe bilakatu zen. Bertan pertsona garrantzitsuak besterik ez zituzten atxilotzen. 1789ko uztailaren 14an matxinatuek hartu egin zuten: Iraultza Frantsesaren hasiera izan zen. Urtebete beranduago suntsitu egin zuten.
Loturak: Necker, Jacques;
Iturria: Harluxet