Necker, Jacques
Jacques Necker Genevan jaio zen 1732an eta Coppet-en hil 1804an. Frantziako Finantzetako zuzendari nagusi izendatu zuten (1777). Aurrekontuen erreforma egin nahi izan zuenean parlamentarioak eta gortekoak aurka jarri zitzaizkion eta dimisioa aurkeztu behar izan zuen (1781). Berriro deitu eta estatu-ministro izendatu zuten (1788). Estatu Orokorrei erreforma liberalen programa aurkeztu zien (1789), baina ezin izan zuen indarrean jarri. Iraultza frantsesaren bultzatzailea izateaz salatu zuten eta erregeak kargutik egotzi zuen (1789). Ondorioz, herritarrek Bastilla hartzea etorri zen.
I: Harluxet