<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Bale Konpainia

Bale arrantza berpiztu nahian Felipe V.ak sortutako konpainia (Donostia, 1718). Kapital publikoarekin batera pribatua ere sartu zen. Ingalaterraren kontrako gerrak tartean zirela eta, ez zuen arrakastarik izan. Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarraren eskuetara aldatu zen (1749), baina antolatutako arrantza-espedizio guztiek porrot egin zuten. Ondorioz, Bale Konpainia desegitea erabaki zuen Caracaskoak (1785).

Iturria: Haluxet