<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Balda familia
Bandokide-familia gipuzkoarra, jatorriz Azkoitikoak (XIV-XV. m.). Oinaztar eta ganboatarren arteko ahaide nagusien borroketan esku hartu zuten.
Joan Martinez: ganboatarren ahaide nagusia eta Baldako jaurerriko jauna. Oinaztarrek haren lurrak erre eta Joan eta beronen seme Pedro hil egin zituzten (1319).
Lope Lopez: bandokide ganboatarra. Arrasateko alkatea zelarik, Gipuzkoako lehen meatze-legeriaren prestaketan parte hartu zuen (1434).
Otsoa: oinaztarren ahaide nagusia. Gebara jaunaren Arrasateko Zalgibar eta Leinzko Landaeta etxeen asaltoan hartu zuen parte (1426).
Ladron: (Azkoitia, XV. m.). Ganboatarren ahaide nagusia zelarik, bere anaia Fortunekin batera Lazkaoko erasoan (1420), Joan Lopezen anaia Martin hil zuten; Zumarragako guduan (1446) eta Arrasateko setioan (1448) parte hartu zuen.
Iturria: Harluxet