Lazkaoko Joan Lopez
Joan Lopez Lazkaoko etxeko jauna eta ahaide nagusia izan zen (XV. m.). Oinaztar eta Ganboarren borroketan nahastua ibili zen. Martin Ruiz ganboatarrak Gabon Gauean etxeari eraso zionean leihotik salto egin eta ihes egin behar izan zuen; bere anaia gaztea, Martin Lopez hil egin zuten (1420). Ahaide nagusiek Gipuzkoako hiriei eginiko erronkan, "Lazkaoko Jaun" bezala sinatu zuen (1456). Arabiarren lurraldeekin muga egiten zuen Ximena hirira erbesteratu zuten (1457).
Iturria: Elhuyar